Irailaren 30an “Ardi” proiektua aurkeztu zen Igartzan. NEIKER BRTA-ak gidatutako proiektu honek Pirinioetako esnetarako Latxa, Manex eta Euskal-Biarnesa ardi arrazen lehiakortasuna hobetzeko helburua du, hauek kontserbatzeko arrazoi nagusiak ere azaldu zituzten.

Proiektu honetan hainbat erakundek hartu dute parte: INRA (Nekazaritza Ikerketako Erakunde Nazionala), IDELE (Abeltzaintzako Erakundea), CDEO (Departamentuko Ardi Aziendaren Zentroa), ASLANA (Nafarroako Latxa Arrazako Hazleen Elkartea) eta ARDIEKIN (Latxa eta Karrantzar arrazetako ardien Hautaketa eta Intseminazio Artifizialeko Zentroa). Proiektua aurrera atera ahal izateko POCTEFA 2014-2020 mugaz gaindiko lankidetza programaren finantzaketa izan dute.

Xehetasun gehiagorako

Ardi proiektuaren web gunea

NEIKER2