Igartzako Monumentu Multzoko historia eta ondarea ezagutzeko gai ezberdinak landuko dituzten hiru bisita gidatu antolatu dira datozen asteburuetarako.

Larunbat eta igandeetan 2 saio egongo dira, lehena 11:30etan eta hurrengoa 13:00etan.

  • URTARRILAREN 23 ETA 24
    Industriaren hastapenak Igartzan.
    Nolakoa zen Igartza industrializazioaren aurretik? Ze baliabide zituzten garai horretan Igartzan? Igartza izandako industria hastapen hauek nolako eragina izan dute Beasainen?
    Bisita gidatuan izango dituzue galdera hauen erantzunak.

  • URTARRILARREN 30 ETA 31
    Igartza mitologikoa.
    Gure arbasoek, mitologia eta kondairak erabiltzen zituzten mundua nolakoa den azaltzeko. Kondaira hauetako asko dagoeneko galdu egin baira ere, gaur egun oraindik badira jasoak gelditu diren hainbat kondaira. Hauei esker garai bateko herritarren pentsamendua eta kezkak ezagutzeko aukera dugu. Bisita honetan, Beasain eta Igartzari lotuko hainbat kondaria kontatuko dira bisita gidatuan zehar. 

  • OTSAILAK 6 ETA 7
    San Martin Loinazkoa eta Beasainen hastapenak.
    Beasaingo patroiaren historia eta garai hartako Beasain eta Igartzako Monumentu Multzoa ezagutzeko aukera eskainiko da bisita gidatu honetan .

Erreserba egitea beharrezkoa da.
4€ dira pertsonako, 5 eta 12 urte bitartekoek (biak barne) 3€.

Informazio gehiago:
943 08 77 98
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.