Kalitate goreneko emanaldiez osatua egongo da lehen seihileko egitaraua. Ibilbide luzeko musikari, proiektu berrien sortzaileak eta herriko musikariek eskainiko dituzte beraien kontzertuak seigarren edizio honetan.IMG 20210124 193345

Urtarrilaren 24an izan genuen programa honetako lehen kontzertua. Dúo Cassado bikoteak, kontzertu benetan ederra eskaini zuten Igartzeko jauregian.

Hurrengo kontzertuak izango dira:

  • Otsailak 19
    Imanol Jazz, Usurbe antzokian.
  • Martxoak 14
    Igartza Musika bekaren azken edizioko irabazleak Igartzako jauregian.
  • Martxoak 27
    Leioa Kantika korala, Andre Mari Zeruratuaren parrokian.
  • Apirilak 18
    Sorkunde Idigoras piano jotzaileak “H30” izeneko jazz lan berria aurkeztuko du Igartza Jauregian.
  • Apirilak 25
    Arineketan emanaldia Usurbe antzokian.
  • Maiatzak 29
    Garikoitz Gonzalez zuzendariak gidatutako Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko orkestra Andre Mari Zeruratuaren parrokian.
  • Ekainak 11
    Perkusix perkusio taldea Erauskin plazan.

Kontzertu denak arratsaldeko 19:00etan izango dira.

Egitarauaren eskuorria.

 

IMG 20210121 102318