Lemniskata Zientzia Elkarteak hilabete honetarako URTARRILA, MATEMATIKA BILA zikloa antolatu du. Ziklo honetan hiru hitzaldi eta erakusketa bat egingo dira.
HITZALDIAK:
Hitzaldi guztiak arratsaldeko 7tan hasiko dira Igartzako jauregiaren patioan. Egungo osasun egoerak baldintzatutako arauak betez, 50 ikuslera mugatuta egongo da parte-hartzea; behin eserleku guztiak beteta, atea itxiko da baimendutako edukiera ez gainditzeko.
- Urtarrilak 15
MARTA MACHO, Cuentas y cuentos: matemática y literatura. - Urtarrilak 22
RAÚL IBANEZ, Las matemáticasentusmanos. - Urtarrilak 29
ALEXANDER AGINAGALDE, Matematika posta-zigiluetan.
Azken hitzaldiarekin batera, hau da, urtarrilaren 29an, VII. LEMNISKATA MATEMATIKA ARGAZKI LEHIAKETAren sari banaketa egingo da. Ordutik aurrera otsailaren 14 arte, erakusketa ikusgai egongo da Igartzako jauregiko erakusketa gelan.
Astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 18:00-20:00. Eta asteburuetan, goiz eta arratsaldez, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.
Sarrera doakoa da.