2020ko azaroaren 21ean, Igartzako monumentu multzoko jauregian, Beasaingo Udalak Musikenerekin elkarlanean antolatutako Igartza Musika Bekaren bosgarren edizioak 22 hautagai izango ditu entzunaldietan, 7 gradu mailan eta 15 Masterrekoa. 2020ko edizio honetan inoiz baino hautagai gehiago parte hartuko dute.

Kontzertu emanaldiak goizean 9:00etatik 15:00era eta arratsaldean 16:30etik 19:00etara luzatuko dira. Entzunaldi saioak 20 minutukoak izango dira gehienez eta hauen artean sartu eta atera ahal izango da publikoa garbiketa neurri guztiak mantenduz.