16-17 urteko gazteei zuzendurik dago Kultura eskola bonua. 

Bonu honek, Batxilergoko eta erdi mailako lanbide heziketako ikasleei Igartzako Monumentu multzoa doainik bisitatzeko aukera emango die. 

Gipuzkoako Kultura departamentuak bi helburu lortu nahi ditu ekimen honekin: alde batetik, kultura sektoreko enpleguari laguntzea, eta bestetik, publiko gazteenaren interesa garatzea. 

Gipuzkoako 30 herrietako 109 ikastetxeetan lor daitezke museoetan trukatzeko atera dituzten 16.500 bonuak  eta abenduaren 31a aurretik erabili beharko dira. 

kultura eskola bonoa