1986an Kolonian (Alemania) jaio zen arren, 9 urtetik aurrera Teheranen (Iran) bizi izan zen. Margolaritzan  lizentziatu zen Teherango Azad Unibertsitate Islamikoan. Gaur egun Astigarretan (Beasain) bizi eta lan egiten du.

Natura aldaketa 2015eko irailean Euskadira iritsi zenean  hasi zuen lana da. Lan honetan bere inguruan bizi izan duen aldaketa islatu nahi izan du, batez ere Teherandik Astigarretara egindako migrazioa erabateko aldaketa izan delako maila guztietan. Etorri zenetik bere artea ere aldatu egin da, teknikak, materialak... Emaitza gisa lantzen jarraitzeko asmoa dituen gogoeta batzuk lortuz.

Erakusketa Igartza Monumentu Multzoko jauregian dago ikusgai, azaroaren 12tik abenduaren 8ra arte.


Astelehenetik ostiralera: 18:00 – 20:00


Asteburuetan: 11:00 – 14:00 eta 18:00 – 20:00