2019ko martxoaren 3an Igartzako jauregiko patioan Euskal Pilota Egokitua “Master Cup irekia 2019” 2. edizioko finalak aurkezteko prentsaurrekoa gauzatu zen. Martxoaren 7an eguerdiko 12tan palaz jokaturiko bi partida jokatuko dira, Beasaingo Antzizar Kiroldegia, bi kategoriatan banatuak. Alde batetik, adimen urritasun bi bikote misto: Leire Esnal eta Eneko Sagarmendi, Sheila Cueto eta Iraitz Huegunen aurka; eta beste aldetik, urritasun fisikoa duten bi bikote (gurpildun aulkian jokatuko dutena): Joseba Lasa eta Beñat Lizaso, Jabier Etxezarreta eta Asier Navaridasen aurka.

 

 

 

43652218 624x390