Martxoaren 15ean, Goiztiri AEK euskaltegiak ENKARGUZ deituriko ekitaldia antolatu zuen gure
Igartzako jauregiko patioan. Korrika kulturala sustatzeko asmoarekin, ENKARGUZ ekitaldian
Xabier Zabala eta Andoni Egañak, elkarrekin, sormenaren artisautza publiko aurrean garatzeko
proposamena egin zuten.
Prozesu honetan 20 parte hartzaile ezberdin egon ziren Xabier eta Andonirekin batera. Xabier
Zabalak abestiaren erritmoa zein tonua markatzen zituen, bestalde Andoni Egañak partaideen
ideiak jasotzen joan zen abestiaren atal ezberdinak sortzeko.
Partaideek gai ezberdinak bota zituzten eta “Kapitain pilotua izan nahi dut” deituriko gaia
ardatz bezala hartu zuten sormen prozesu bati hasiera emateko, eta prozesu honetan
erritmoa, abestiaren helburua, hitz gakoak... erabaki zituzten.

53327457 2610152425724343 9050265055026741248 n