Martxoaren 1ean Igartzako Jauregiko patioan Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioaren eta Beasaingo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko prentsaurrekoa ospatu zen.
Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak erreferente bihurtu dira gure gizartean. Hortaz, Beasaingo Udalak Igartzako monumentu multzoa ezagutzaren erreferente bezala bihurtzeko asmoarekin bi uda ikastaro ospatzeko hitzarmena sinatu du Euskal Herriko Unibertsitatearekin.

 

  • Ekainaren 27an “Fabrikazio Gehigarriaren eragina industrian” deituriko ikastaroa egingo da, Iñaki Zabalo, Goiherriko Herrien Ekintza Fundazioko zuzendari nagusiaren gidaritzapean.

 

  • Irailaren 12an Pablo Martinez-Lage neurologoak “Prebenitu daiteke Alzheimerra? Egungo erantzun bat medikuntzak eta gizarteak partekatzen duten desafio bati” deituriko ikastaroa zuzenduko du.


Martxoaren 29tik aurrera, programak argitaratu eta matrikula epea zabalduko da.

 

WhatsApp Image 2019 03 01 at 11.18.27