1993an "Las Edades del Hombre" fundazioak "El contrapunto y su morada" deituriko edizioa burutu zuen, eta honen helburua, arte kristau klasikoaren eta egungo arte moderno kristauaren arteko elkarrizketa egitea zen. 2018. urtean erakusketa honen 25. urteurrena zela eta, bigarren edizio bat egin dute "Contrapunto 2.0" izenarekin. Bertan, Clara Gangutiak 2011. Urtean Igartzako Monumentu Multzoko Belengo ermitarako eginiko  "Nuestra Señora de Igartza" koadroa erakusgai jarri dute. Erakusketa 2018ko Urriaren 28tik 2019ko Otsailaren 24ra egongo da irekia Salamancako Katedralean.

Las "Edades del Hombre" fundazioko egoitza Valladolideko Santa Maria de Valbuenako monasterioan aurkitzen da. Fundazio honek, Gaztela eta Leongo hamaika elizbarrutietan aurkitzen den ondare historikoa eta artistikoa kontserbatzea, berritzea, ikertzea eta sustatzea du helburu. Erakusketa honen sortzailea "Las Edades del Hombre" fundazioa dugu eta Jesus Garcia Burillo fundazio honen buru izan arren, erakusketa honen zuzendaritza Gonzalo Jimenez Sanchezek (fundazioko idazkariak) egin du.

 

Emakume bat bere umeari bularra ematen Txindoki atzean duela