Apirilaren 3an Igartza jauregiko patioan, XX. Igartza literatura-sorkuntzarako bekan saritutako MIREN AMURIZAren “Basa” liburuaren aurkezpen-ekitaldia ospatu zen.

Mirenek bere liburuaren aurkezpena egin zuen eta “Basa” liburuan murgiltzeko aukera eman zigun, bertan ageri diren pertsonai ezberdinen eztabaidak azaldu zizkigun. Elkar aldizkarian argitaraturiko elkarrizketa batean Miren Amurizak garbi azaltzen du berak Basa liburuan adineko emakume bat erakutsi nahi zuela, baina ez amona estereotipatuaren paperetik. Ekitaldi honetan zehar Sabinaren, hau da, bere liburuko pertsonaia nagusiaren izaeraeta konfliktoa modu garbian azaldu zigun, eta entzuleok garbi ikusi genuen Sabina ez zela “amona estereotipatu bat”.

 

basa2