Jauregia
1476. urtean eraitsitako erdi-aroko dorretxearen oinarriaren gainean, gaur egun ikus daitekeen jauregia eraikitzeko agindua eman zuen Igartzako Mariak XVI. mendearen hasieran. Euskal Herrian egurrez egindako jauregirik handiena izateaz gain, zuraje ederrez egindako airetiko galeria eta erdiko patioa dituen bakarra da. Izan ere, horrexek ematen dio eraikinari nortasuna eta ondare- balioa.
Barrualdean erdiko patioa da nabarmentzekoa, bere inguruan antolatzen baitziren gela guztiak. Aipatzekoa da egurrezko egiturarekin egindako airetiko galeria, jauregiko espaziorik erakargarriena baita.
Gela nagusiko hormetan orain dela 400 urteko margoak daude, eta bertan bi itsasontzi eta idatzi batzuk ikus daitezke.

1996. eta 2000. urteen artean, Aranzadi Zientzia Elkarteak eraikinaren ikerketa eta dokumentazio prozesu bati hasiera eman zion. Ondorioek eraikinaren zaharberritzezientifikoa egiteko balio izan zuten. Halaxe bultzatu zuen 2007. eta 2010. urte artean Beasaingo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Kutxarekin elkarlanean.
JAUREGIA
XIV. mendea (1370-1380)
Lazkaoko jauntxoen bigarren semea, Garcia Lopez, Igartza birpopulatzen hasi zen eta lehen dorretxea eraiki zuen
XIV. mendea (1370-1380)
XV. mendea (1476 ingurura)
Mende inguruan Dorretxea eraitsi zuten. Erdi aroko dorrea bota ondoren, oin berriko eraikina eraiki zen
XVI. mendea
Erdi Aroko dorrea suntsitu ondoren eraikitako oin berriko eraikina da. XVI. mendearen hasieran eraikitzeko agindua eman zuen Maria Lopez Igartzakoak
XVI. mendea
1996
Igartzako Monumentu Multzoaren ikerkuntzaren hasiera Aranzadi elkartearen eskutik
2000
Zubi berriaren eraikuntza lanen hasiera
2000
2000
Igartza jauregia Beasaingo udalak erosi zuen
2000ko ekainaren 11n
Igartzako jauregiaren ateak jendeari iriki zitzaizkion
2000ko ekainaren 11n
2006ko ekainaren 7an
Aranzadik Igartzako dorretxe zaharraren aztarnak topatu zituen
Bibliografia
01
Agirre-Mauleon, Juantxo et ali. Igartza Historia y Patrimonio Cultural. Capítulo 3. El palacio. Beasaingo Paperak 8. 2000. Beasaingo Udala. ISBN: 84-921541-4-4.
02
Santana Alberto, Gonzalez Cembellin, Juan Manuel “Clasificación tipológica d elos primeros palacios del País Vasco”.Pp-177-196. Revisión del Arte del Renacimiento Ed.Eusko Ikaskuntza, 84-895 16 -59-6 Donostia 1998.
03
Hugh Johnson. La madera. Ed.blume.Barcelona,1994. ISBN: 84-8076-087-7