Galtzada eta zubia
Erdi Arotik aurrera garrantzi handia izan zuen kokaleku honetan galtzada eta zubia kokatzen dira. XIII. mendearen erdialdean, Aguraingo, Segurako, Ordiziako eta Tolosako udalek hiribildu-eskumena lortu zuten eta horrek komunikazio-bide horren garrantzia areagotu egin zuen.
Gaur egun zutik ikus daitekeen zubia XVI. mende amaiera eta XVII. mende hasiera bitartean eraiki zen. Dolarearen aldeko zubi-ertzean, hareharrizko gurutzadura eraiki zuten 1599. urtean, ibiltariei jainkoaren babesa eskaini eta kristau balioak goresteko.
Lau mendeko zubiak egitura-arazo nabariak zituen, eta 2006an zaharberritu egin behar izan zuten. Hau da Oria ibaiaren haranean galtzada lauzatuari eutsi dion zubi bakarra.

Bertatik igarotzen da Done Jakue bidearen adar bat eta Donejakue Bideko Lagunen Elkarteak Santiagorako bidean hortik igarotzen diren erromesei egiaztagiri zigilatu bat ematen die.