Autokarabana parking-a

Beasaingo karabanen gunea
Igartza Oleta 1 · 20200 Beasain
Plazak: 10
GPS: 43.04667, -2.21194 // N 43º 02' 48'' / W 02º 12' 43''
Zerbitzuak:
- Ur grisak eta beltzak botatzeko gune berezi
- Ur edangarria hartzeko gunea
- Argindar toma
Beste ezaugarri batzuk
365 egun irekita
- Tabernak inguruan
- Denda eta supermerkatuak inguruan
- Jolas guneak
- Bidegorria eta autobus geltokia gertu
Prezioa:
Aparkalekua eta gaua pasatzea dohakoa da. Bakarrik argi indarra eta ura ordaintzen dira (3 €).
*Aparkaleku inguruan dauden Igartzako Monumentu Multzoko informazio puntuan, denda, kiroldegi eta tabernetan hartu ahal izango da txartela.
Erantzunkizunak:
Beasaingo autokarabanak eta bizitoki-ibilgailua aparkatzeko eremua ez da zaintzapeko eremua. Beraz, Beasaingo Udalak ez du erantzunkizunik bere gain hartuko, baldin eta aparkatuta dauden autokarabanetan edo bizitoki-ibilgailuetan lapurretak edo antzekoak gertatzen badira.
Sarbidea:
Autobia A-1, 417 edo 417ª (Olaberria) irteera, aurrera jarraituz eta biribilgunean Beasain hartu, azkenik, Katea Kalean barrena. Kale honen bukaeran, 200m eskubitara eta bertan egongo da aparkalekua.
Interes guneak:
- Mendi ibilaldiak bai oinez zein bizikletan egin daitezke leku naturaletatik barrena.
- Autokarabanen aparkalekua erabiltzeagatik %50eko deskontua Antzizar kiroldegian.
Igartza Monumentu Multzoan bisitarientzako wifia eta komunak badaude.