
6. IGARTZA: Zurezko Jauregia (XVI-XIX mendeak)
Igartzako jauregian sartu aurretik Igartzako Mariaren armarriaz hitz egiten dugu.
- Estruktura osoa egurrezkoa eta kanpoaldea harriz
- Baserritarrek zura noiz moztu, garraiatu
- Maisu arotzek diseinu eta muntaketa lanak
- Harrizko hormen gainean egurrezko egitura ikusgarria
- Armatzeko zurgintza, habeak, zutabeak, gurutzetak eraikinari itxura exotikoa ematen diote, Euskal Herrian ez da ohikoa. EHko egurrezko jauregirik handiena; erdiko patioa duen bakarra; armatutako zurgintzan egindako eta airean dagoen galeria duen bakarra.
- Bi gezi-leiho, etxe zein animaliak arnasa hartzeko erabiltzen ziren.
- Hasieran leiho oso txikiak beroa mantentzeko
- Sarrera: Puntu erdiko arku adobelatua. “Hans” hizki gotikoz. Gero ojiva arkuak (Euskal Herrian XVI. Mende arte iraun dute)
- Armarriaren lekuan zuloa (Amezketako berbera ustez, Igartzako Mariarena)
- Goiko egitura:
- Egurrezko habe eta zutabez osatuta; egurrezko tirante eta gurutzetekin.
- Egur piezak ebaki bidez zenbatuta; lana errazteko zelaian zabaldu, antolatu eta gero garabiekin igo (garaikoak). Zutabe handiak XVean Baotakoak (300-200 urte zituztela) zuloekin laginak atera.
- Estalkia: Teknika berdinekin eraberritu (besoekin egitura triangeluaz); gehiena jatorrizkoa
- Habe batzuk labra oroigarriak (otso hortzak…)
- Gela nagusian duela 400 urteko graffitiak (2 itsasontzi, idatziak, kiliki aurpegia). Mariak ospea zuen: jauntxoen alabentzako eskolak (15 urtekoak)-> graffitiek eskolarekin zerikusia dutela uste da.
- Morteroa erabiltzen zuten eta sarritan konpondu behar
- Eskailerak ez dira sekula aurkitu
- Armairu ondoko leihoan sukaldeko aztarnak. Kanpoan zeramika aztarnak. Zaborra leihotik
- Beheran eguneroko bizia, zaldiak, ukuilua... goran logelak.