
5. AURREKO DORREA
Behin zubia azalduta, aurreko dorrea azaltzen da, izan ere, jauregia eraiki aurretik dorrea zegoen eta garrantzitsua da testuinguruan kokatzea.
- 370-80 inguruan Lazkaoko jaunak bere bigarren semea zen Garzi Lopezi Igartza birpopulatzeko agindua eman zion. Garai hartan hiribilduak sortzen ari ziren eta jautxoak larri zeuden 3. botore bat sortzen ari zelako.
- Igartzan baliabide ugari zeuden eta gainera Seguratik Ordiziarako bidea eta herriak kontrolatzen zituzten:
- Ura
- Bide nagusi
- Urari esker energia; errota eta burdinola
- Mendeko gatazka politikoa ulertzeko garrantzitsua da (dorrearen arrastoak non dauden erakutsi). Bi talde nagusi zeuden talkan garai hartan:
- Jauntxoak edo Ahaide Nagusiak alde batetik: Lazkaoko jauntxoa, Loiolatarrak eta Oñatiko kontea adibidez). Odol urdinekoak ( gu zuek baino gehiago gara)
- Hiribilduetako kontzejuak eta Gipuzkoako ermandadeko nekazal komunitateak (Arrasate, Tolosa, Beasain). Nere lanari esker zu baino gehiago edo aberastasun gehiago izango ditut.
- Ahaide nagusiak beraien artean liskarrak izaten eta Gipuzkoako jauntxoek galtzen dute gatazka.
- Dorren mozketa modu desberdinetan egin zen.