Azaroak 6, ostirala, hasi zen LEMNISKATA Goierriko zientzia-sare herrikoiak urtero lez antolatzen duen Azaroa, Zientziaroa zikloa.
Zikloari hasiera emateko, Igartzako jauregian izan genuen José Félix Martí Massó neurologoa. Demencias: entender, prevenir y cuidar izenburupeko hitzaldiarekin publiko zabala erakarriz.
Hurrengo hitzaldiak, guztiak ostiraletan eta 19:00tan, ondorengoak izango dira:
- AZAROAK 13
Unai Pascual Garcia de Azilu
JASANGARRITASUNAREN KRISIAREN AURREAN ZER? Sentitu, pentsatu, ekin - AZAROAK 20
Jesúa Moya Mangas
PRIMERA CAZA DE BRUJAS EN NAVARRA y pronunciamiento de la Inquisición Española (1525 – 1526) - AZAROAK 27
Naia Begiristain – Doktoretza ondoko ikertzailea
Andoni Berbel – Ingeniaritza Biomedikoa
Eider Sarasola – Enpresa-berrikuntzaren eta Proiektuen Kudeatzailea
BERTAKO IKERLARI ETA EKINTZAILEAK
Hitzaldien jarraian, abenduak 4rako dokumental proiekzioa antolatu dute Igartzako jauregian 19:00tan.
300 HARITZ
Aitor Aranguren Ordoñezek zuzendutako euskal film dokumentala, 2026ko Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean estreinatu zen.
Dokumentala proiektatu ostean, sortzaileekin solasaldia egongo da.
Zientziaren jarraituz bada galdu ezin den beste jarduera bat. Azaroak 24an, Beasaindik igaroko da KAPSULA KUANTIKOA geldialdia eginez Gernika Pasealekuan (Nafarroa Etorbidea, 7).
Eskola edo elkarte taldeek goizez egin ditzakete bisitak bertara aurrez erreserba eginda. Gainerakoan, norbanakoak arratsaldean gerturatu daitezke 16:00tatik 19:00tara.
Azkenik, Lemniskatatik “Nazioarteko Matematika argazki lehiaketa”n parte hartzeko gonbita luzatu zuten. Argazkiak azaroaren 1etik abenduak 31ra bitartean aurkeztu daitezke. Beasaingo ARGIZPI Argazkizale Elkartearekin elkarlanean sortua denez, izena emateko, argazkiak bidaltzeko edo informazio gehiago lortzeko Argizpirekin jar dadila harremanetan.