Talo tailerra uda
Uztailaren 1etik aurrera udako ordutegiari helduko diogu berriro ere. Irailak 15a arte Igartzako informazio puntua asteazkenetik igandera irekiko da bisitariak artatu eta gure inguruko baliabideen informazioa errazteko, zerbitzu hau 11:00tatik 14:00tara eta 16:00tatik 19:00tara emango da. Horretaz gain, ordutegi horren barruan Igartzako Monumentu Multzoa ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dira: 11:30tan, 13:00tan, 16:30tan eta azkena 18:00tan.

Ordubeteko bisita gidatu hauetan, Monumentu Multzoa osatzen duten eraikin nagusiak bisitatu eta ezagutzen dira gida baten laguntzarekin. Informazio gehiagorako sakatu HEMEN.

Bisitez gain, hilean behin talo tailerrak eskainiko dira. Lehena ekainak 21ean izango da, hurrengoa uztailak 26an eta azkena abuztuak 30ean. Eskaintza honen bidez, tailerrerako eskatu izan den pertsona kopuru gutxiengoa osatzen ez duten taldeen eskaerari erantzun nahi izan da. Familia, bikote, lagun taldeentzat… plan bikaina da. Taloak egin aurretik Igartzako errotan barna bisita bat egiten da, horrela ordubeteko jarduera entretenigarri bat lortzen da.
Interesa duenak tailerraren inguruan, informazio gehiago aurki dezake HEMEN. Eta lehen aipatutako data horietan parte hartu nahi duenak sarrerak dagoeneko salgai daude HEMEN.