Pasa den ostiralean, urtarrilak 9, hasiera eman zitzaion Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiak antolaturiko hitzaldi zikloari.
XV. matematika zikloari hasiera eman zion lehenengo hitzaldia “De círculos a esferas; rodando por la vida” Pedro J. Miana-k eskaini zuen. Laster ikusgai izango dena Lemniskataren //www.youtube.com/@lemniskatasarea271/videos">Youtubeko kanalean.
Beste hiru hitzaldik jarraituko diote:
- Urtarrilak 16, 19:00
D’ALAMBERT-ENGANDIK NEOMAK-ENGANA MATEMATIKAREN ESKUTIK. Osane Oruetxebarria Fdez. de la Peña. - Urtarrilak 23, 19:00
JARDUERA FISIKOAREN ERAGINA BIZI KALITATEAN: AHALMENA ETA OHITURA. Inmaculada Arostegui Madariaga. - Urtarrilak 30, 19:00
LOS FRACTALES NOS INVADEN. Aniceto Murillo Mas.
Hitzaldi hauez gain, elkarteak beste bi jarduera antolatu ditu hilabete honetarako:
- MATEMATIKA ARGAZKI LEHIAKETA
Urtarrilak 30ean, hitzaldia hasi aurretik, argazki lehiaketaren sari banaketari ekingo diote. Eta hitzaldiaren ondoren, lehiaketara aurkeztutako lanekin antolatutako erakusketari irekiera emango zaio.
Igartzako jauregiko erakusketa aretoan kokatuta egongo den erakusketa urtarrilak 30etik otsailak 15a arte egongo da ikusgai, asteazkenetik ostiralera 18:00tatik 20:00tara eta asteburuetan 11:00tatik 14:00tara eta 18:00tatik 20:00tara. - MATEPLAZA
Matematika kalera aterako duen jarduera hau, publiko guztiarentzat eskuragarri egongo da otsailak 1ean Beasaingo plaza inguruan 11:00tatik 13:30tara.