Hilabete honetan ekitaldi eta jarduera ezberdinak izango ditugu Igartzako Monumentu Multzoan.

  • Aittu Elkarteak antolatuta Idurre Eskisabelek hitzaldi bat eskainiko du abenduak 17an jauregiko Hitzaldi Aretoan 18:00tan.
  • Gero, abenduak 18tik 20ra Beasaingo MIGDALA arropa eta osagarrien dendak OUTLET-a irekiko du Igartzako jauregian. 
  • Jarraian, abenduak 22an Kirol Sari Banaketa ospatuko da.
  • Azkenik, Unegunek tailer ezberdinak antolatu ditu Gabonei begira: Art
    • Abenduak 19. Haurrentzako Gabonetako koroa tailerra
      Papera, kartoia eta bestelako materialekin, haur bakoitzak bere Gabonetako koroa egin dezake etxean apaingarri gisa jartzeko.
      Jauregiko 2.solairuko bilera gelan izango da. Ordubete inguruko iraupena izango du.
      PREZIOA: 8`22€
      Aforo mugatua izango du, sarrerak erosteko: VIVETIX
      OHARRAK: 5 urtetik beherako haurrek, heldu batek lagunduta etorri beharko dute. Sarrerak haurrek bakarrik ordainduko dute, baina laguntzera etorriko diren helduek ere hartu beharko dute doakoa izan arren.
      Tailerra 17:00tan hasiko den arren, 16:45tarako gerturatzea eskertuko genuke, sarrerak baieztatzeko. Haur bakoitzak koroa bat egingo du.
    • Abenduak 27. Txontxongilo tailerra
    • Aurreko urteko arrakastaren ondoren, berriro ere txotxongilo tailerra izango dugu. Haur bakoitzak Olentzero, Mari Domingi edo Galtzagorriaren txotxongiloa egin dezake.
      PREZIOA: 6€
      Aforo mugatua. Interesik duena, jar dadila gurekin harremanetan.
      OHARRAK: Haur bakoitzak txotxongilo bat egingo du. 7 urtetik beherako haurrek heldu batek lagunduta etorri beharko dute. Tailerra 17:00tan hasiko den arren, 16:45tarako gerturatzea eskertuko dugu.
    • Urtarrilak 3. Talo tailerra
      Urte berria eta Errege Magoen etorreraren artean, sabela goxatzeko zer hobe taloa jatea baino?
      Batez ere familiei zuzendutako tailer honetan, norberak bere taloa egiten ikasiko du, eta txokolate zatitxo batekin lagunduta jan ahalko du. Sabela betearekin, errotariek arto irina nola lortzen zuten ikasiko dugu errota bisitatuz.
      PREZIOA:
      • 11 urtetik behera: 8`22€
      • 12 urtetik gorakoak (helduak ere): 10`24€

Aforo mugatua, sarrerak erosteko: VIVETIX
OHARRA: tailerra 17:00tan hasiko den arren, 16:45tan gerturatzea eskertuko genuke. Eskaera handia baldin badago, 11:30tan beste tailer bat egiteko aukera ere badago.

Gabonei amaiera emateko, urtarrilak 5ean 18:15etan, Errege zamalkada irtengo da Igartzako jauregitik.