Abenduak 13, 14 eta 15ean, Beasaingo Migdala arropa eta osagarrien dendak, urtero bezala Gabon OUTLET Festa antolatu du Igartzako jauregian. 469286345 18284625403241682 8064486186929070736 n

10:30tatik 13:30tara eta 16:30tatik 19:30tara egongo da zabalik, %80-ra arteko deskontuak eskainiz euren salgaietan.

Outlet-az gain Mesa Presidencial-ek argazki saio bat prestatu du Igartzako errotan. Hiru txoko prestatu ditu eraikinaren barruan, Gabonetako apaingarriekin atonduta, saioetan hirurak erabiltzeko aukera dagoelarik. Argazki saio hauek, batez ere familia eta haurrei daude zuzenduak.

Argazkilari profesional batek 15-20 argazki egingo ditu, 20 minutu inguruko saio bakoitzean. Saioak 100€ko kostua du. Parte hartzaileek, euren argazkiak abenduak 23a baino lehen eskuratuko dituzte whatsapp bidez jasoko duten esteka baten bitartez deskargatuta.

Saio hauei buruz informazio gehiago lortzeko edo txanda hartzeko, jarri harremanetan @elefanteverdefotografia-rekin.

Photo session