Martxoaren 7tik 26ra Igartzako Monumentu Multzoko erakusketa aretoan Beasaingo Asmube elkarteak antolaturiko erakusketa izango dugu. Bertan elkarteko talde ezberdinek eginiko eskulanak ikusteko aukera izango dugu.

Erakusketa honi hasiera emateko inaugurazio egunean, hots, martxoak 7an mikro teatro bat izango dugu Igartzako jauregiko patioan arratsaldeko 18:30tan.

Astelehenetik ostiralera arratsaldez egongo da irekia erakusketa 18:00tatik 20:00tara.

Asteburuetan berriz, 11:00tatik 14:00tara eta 18:00tatik 20:00tara egongo da irekia.