2024ko martxoan Lemniskatako Zientzia Elkarteak Made in Goierri Zikloarekin datorkigu Igartzako Monumentu Multzora.

Ziklo honen lehen saioan Asier Lekuona izango dugu, martxoak 1ean,  “Goilan fundazioa eta koperatiben baloreak” deituriko hitzaldiarekin.

Bigarrenik, martxoak 8an hiru hizlari izango ditugu: Maialen Sanchez (Goieki), Leire Colomo (Ampo) eta Alaitz Garcia (Arcelor). Hitzaldiaren gaia “Enplegu beharrak, emakumezkoak eta STEM” izango da.

Ondoren, Teresa Cruzek “Turismo Científico” deituriko hitzaldia esakiniko digu martxoak 15ean.

Ziklo honen azken hitzaldia martxoaren 22an izango da Xabier Perezen hitzaldiarekin “Hidrogenoa Goierrin”.

Hitzaldi guztiak Igartzako jauregiko patioan izango dira arratsaldeko 19:00tan.