Errotek garrantzi handia izan dute mende luzeetan zehar, garapen sozial, ekonomiko eta industrialaren bultzatzaileak izan baitziren.

Gaur egun gure ondare, historiko, teknologiko, antropologiko eta etnografikoak dira; gizakiak bere inguruarekin izan duen harremanei buruz hitz egiten digute; gure kultura eta historiaren parte dira, gure arbasoen bizimoduari buruz hitz egiten baitigute.

Maiatzaren 8an GIPUZKOAKO ERROTEN EGUNAren lehen edizioa ospatuko da. Ekimena Ihurrita Errota Elkarteak bultzatu du, lurraldeko beste hainbat elkarteren parte hartzearekin - besteak beste San Telmo Museoa eta Gipuzkoako Foru Aldundia - eta udalerri zein eragile ezberdinen laguntza izan dute.
40 jarduera baino gehiagoko egitaraua osatu da, ikusi hemen.
Egitarauaren barruan, maiatzaren 3an 19:00tan San Telmo Museoan, Álvaro Aragón eta Alex Rotetak "Gipuzkoako errotak, atzo eta gaur" hitzaldia eskainiko dute. Zuzenean jarrai dezakezue hemen.

ERROTA EGUNA

Guk ere edizio honetan parte hartu dugu eta egun honen harira,  egitarau propioa sortu dugu errotan bertan:

  • IGARTZAKO ERROTA erakusketa
    • Apirilak 29tik ekainak 26ra.
      Igartzako errotaren historia eta bilakarea azaltzeaz gain, bertako errotari eta hauen bizimodua ere erakusten dugu; errotarekin lotura estua zuten nekazaritza eta hargintza bezalako ogibideei aipu bat eginez. Errotan bertan zeuden objektuez gain, Irungo Gordailutik errota batean ohikoak ziren gailu gehiago ekarri ditugu, bisitariek ikusi ditzaten. Gainera, erakusketa osatzeko, Martina Irizar-i - Igartzako azken errotaria - eginiko elkarrizketa ikusgai egongo da.
      • Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
      • Asteburu eta jai egunak: 11:00 - 14:00 eta 18:00 - 20:00
  • TALO TAILERRA
    • Maitzak 8, Gipuzkoako Erroten Eguna.
      Egunean zehar taloak egiteko aukera eskainiko da errotan bertan.