Apirilak 24, igandean, 19:00tan IGARTZA MUSIKA eta BATURA ZIKLOAK bat egingo dute Igartzako jauregian.

BATURA ZIKLOA proeiktua, euskal musika klasikoa nazioartera zabaltzeko asmoz sortu zen 2020an. Aurtengo II.zikloko emanaldietako bat Igartzan izango da, bertako IGARTZA MUSIKA ZIKLOArekin bat eginez. Tcha Limberger (biolina), Philippe Thuriot (akordeoia), Benjamin Clement (gitarra) eta Vilmos Czikos-ek (kontrabaxua) osatzen dute LE QUARTET IDEAL, Flandesko laukote honek eskainiko du emanaldia.

2022ko IGARTZA MUSIKAren lehen seihilekoa maitzeko beste bi kontzertu geratzen zaizkigu:

  • MAIATZAK 15
    • BILBOKO TXISTULARI BANDA
      Igartzako jauregia, 12:00tan.
  • EKAINAK 10
    • MARCOS SALCINES TRIO
      Igartzako jauregia 22:00tan.