Abenduaren 21tik urtarrilaren 6ra arte, biak barne, eta iluntze partean, 18:00 – 21:30 bitartean, Igartzako jauregiko orman argiz eta musikaz osatutako ikuskizun berezia proiektatuko da. Ordu laurden iraungo du eta etengabe errepikatuko da egunero aipatutako ordutegiaren barruan eskainiko da. Edukia sorpresa izango da.