Igartzako Burdinolan izango da aurten Olentzero eta Mari Domingi ikusteko aukera. Modu ordenatuan, burdinolan sarrera eta irteerak banatuko dira eta bi irisbide izango dira burdinolara sartzeko, bata errekaren aldetik eta bestea burdinolaren atzetik.

Abenduaren 24an goizez 11:30tatik 13:30etara eta arratsaldez 15:30tatik 17:30tara izango dira bi protagonistak. Argazkiak egiteko aukera ere egongo da, hori bai, beti ere adierazitako tokian eta arintasunez babes neurri guztiak betez (distantziak ilaran, familia unitateak errespetatuz, maskarak, garbitasuna).

Errege magoen harrera Igartzako jauregian egingo da. Hemen ere sarrera eta irteera bereiztuta egongo dira. Urtarrilaren 5ean egingo da haurren harrera 16:00etatik 19:30era, baina aldez aurretik txanda hartu beharko da. Erregeen laguntzaileak abenduaren 27 eta 28an plaza azpian egongo dira txandak banatzen 17:00etatik 20:00etara. Honela, jende pilaketak saihesteko helburua bete nahi da.