Felipe III.ak burdinolara egindako bisita irudikatzen duen grabatuaren egilea izan da Igartzan.

Irailaren 19an bisita berezia izan genuen Igartzako Monumentu Multzoan. 1615ean Felipe III.ak Igartzara egin zuen bisita irudikatzen duen grabatuaren egileak, Emilio Truchuelok, lehenengo aldiz bisitatu zuen Igartza.

Emilio Truchuelo andoaindarra, Laborde Hermanos enpresako delineantea izan zen. 1955eko Eguberritako zoriontzeko txartel gisan Manuel Laborde Werlinden-ek aginduta marraztu zuen aipaturiko grabatua. Postal honetan irudiaz gain, Manuel Laborderen hitzetan Felipe IIIren bidaiaren zergatia eta bidaiaren nondik norakoan azaltzen ziren, Igartzako burdinolari aipamen berezia eginez.

Emilio Truchuelo bere familiak lagunduta etorri da Igartzara eta bertako ondarea ezagutzeko aukera izan dute bisita gidatu batean. Burdinolan bisita amaitu dutenean, alkateak grabatuaren egileari aitortza eta esker ona adierazi dio burdinolan egindako harreran.

Hemendik aurrera, bisitaren parte izango da grabatua eta honekin Felipe III.ak Igartzara egindako bidaiaren nondik norakoak ere kontatuko dira.

Trutxuelo 3

Trutxuelo 1Trutxuelo 2