Igartzako Jauregian egindako ekitaldian aurtengo edizioko saria banatu da. Irabazlea Maddi Ane Txoperena Iribarren  lesakarra izan da. Aurkeztu ziren 16 lanetatik “Ez erran inori” izeneko proiektuak jaso du edizio honetako saria

Iazko irabazle Irati Goikoetxeak  “Herriak ez du barkatuko” lana entregatu eta sariaren bigarren zatia jaso du ekitaldi berean

Igartzako jauregian Covid 19ak eragindako babes neurriekin egindako ekitaldian, egileak “Ez erran inori” proiektuaren kontakizuna zertan datzan aurreratu du; umetan sexu-abusuak jasandako neska baten (Lide) istorioa kontatzen du: gertakari hori barruan lozorroan gorderik eduki ondoren hainbat urtez, piztia ernatzen zaio eta mina berpizten. Erruduntasun-sentimenduek eta autoestimu-faltak jazarrita, sexuan hartu nahiko du babesa: harreman korapilatsuetan, lagunarte konplikatu batean.

Aurkezpenean Elkar-en izenean Xabier Mendiguren, CAFenean Joxe Begiristain eta udalaren aldetik Xabier Matarranz izan dira sarituarekin batera. Maddi Txoperenak proiektuarengatik 6.000 euroko sariaren erdia eta garaikurra jaso ditu sariaren ordezkarien eskutik eta urte beteko epea izango du liburua amaitzeko. 

argazki 5argazki 5argazki 5argazki 5