Bizi dugun egoera berezi honek baldintzatuta bada ere, Beasaingo Udalak kultur ekimenak programatzeari eusten dio. Honela bada,  abuztuaren 27an, 22:00etan eta orain arte bezala, Covid-19aren eraginez segurtasun eta babes neurriak gordez, musika emanaldia izango da Eneko Dorronsoro (Ataun) eta Fredi Pelaez (Lazkao) musikarien eskutik . "Agirre" deituriko beraien azken lana aurkeztuko dute. Igartza jauregiko aforoa mugatua dagoela eta aurreko emankizunetan egin bezala, 36 sarrera-gonbidapen jarriko dira eskuragarri eta erreserba egin beharko da. Izenematearen ordena izango da gonbidapena lortzeko irizpidea. Horretarakoprestatu den galdetegia bete eta esandako lehen 36ak izango dira onartuak. Behin kopuru hori betetzen denean galdetegia itxita geldituko da.

Emanaldira sartzeko musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Kontzertua Goierri Telebistak grabatua izango da eta kontzertuaren hurrengo astean Beasaingo Udalaren YouTube kanalean ikusgai izango da.

 

EGIN ERRESERBA

 

Eneko DorronsoroFredi Pelae