Uztaila eta abuztuan hainbat bisita gidatu eta tailer eskainiko ditugu Igartzako Monumentu Multzoan:

 

EMAKUMEEN PRESENTZIA IGARTZAN 

Igartzako historian emakumeen presentzian garrantzi haundia izan du. Bisita gidatu honetan, ibilbidean zehar,Igartzako historiari loturiko emakumeen bizitza eta hauen ekarpenak zeintzuk ziren ezagutzeko aukera izango dugu.

INDUSTRIAREN HASTAPENAK IGARTZAN

Gaur egungo Goierri eskualdeko egoera ekonomikoa eta industriala hobeto ulertzeko, ezinbesteko da inguruko industria honen hastapenak ezagutzeka. Bisita honetan zehar, industria aurreko ondarea eta bilakaera ikusiko dugu.

BISITA MITOLOGIKOA

Gure arbasoek, mitologia eta kondairak erabiltzen zituzten mundua nolakoa den azaltzeko. Kondaira hauetako asko dagoeneko galdu egin baira ere, gaur egun oraindik badira jasoak gelditu diren hainbat kondaira. Hauei esker garai bateko herritarren pentsamendua eta kezkak ezagutzeko aukera dugu. Bisita honetan, Beasain eta Igartzari lotuko hainbat kondaria kontatuko dira bisita gidatuan zehar. 

TALO TAILERRA

Betidanik gure artean dastatu ditugu taloak. Gaur egun, ferietan eta herrietako jaietan jaten dugu euskal jaki hau egiten ikas nahi duen orok, Igartzako errotan  egingo ditugun tailo tailerretara gerturatu besterik ez du. Errota bisitatu eta taloak eginez elkarrekin momentu ederraz gozatuko dugu.

 

Bisita gidatuak 2020