IGARTZA FAMILIAN

Urtarrilak 18an goizeko 11:00tan, familieI egokituriko bisita egiteko aukera egongo da, Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoan.

Gurasok bisita egiten ari diren bitartean, seme-alabek joko eta tailer ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute.

Gidan lau eraikin bisitatuko dira:
XV. mende amaierako harriz eta haritzez osaturiko patio irekidun Igartzako jauregia
XVI. mendetik gaur egun arte iraun duen errota
XVII. mendean eraikitako Belengo Amaren Ermita
XVIII. mende amaierako Burdinola eta burdinaren eraldaketarako egindako prozesu guztiaren aztarnak.

Eraikin bakoitzeko tailer hauek, gune bakoitzean egiten den jarduerarekin edo eraikin horren historiarekin lotuak egongo dira.

Parte hartzeko, izena eman behar da.