Erromatarren garaian hasi , eta mendeetan zehar lurrari loturiko hainbat lehengai ustiatu dira Euskal Herrian. Honi loturik, lurraldeak industriari loturiko garapen geldiezin eta izugarria izan du. Honen adibide garbia da erdi arotik hasi eta gaur egunera bitartean, Igartzan hasi eta Beasainek Industriari loturik izan duen garapena.

Erdi aroan, azpiegitura hidraulikoak errota eta oletako ekoizpen instalazioetara loturik zeuden. Igartzako ferroiek ordea, XIX. menden ibaian behera Fabrica de Hierro San Martin sortu zuten, geroago Caf bilakatu zena.

XX. mende erdi aldera, INDAR enpresako pabiloiak eraiki ziren Igartzako burdinolaren gainean, beste behin ere orube berean iraultza industriala emanez.

Historio luze honek gaur Igartzako Monumentu Multzoa Euskadiko turismo industrialaren sarean sartzeko aukera eman digu.

Sare hau berriz, Europako Industria Ondarearen ibilbidean  (ERIH) sartu da. Ibilbide honetan Europako 47 herrialde ezberdinetako 1.600 tokitik gora sartzen dira ibilbidean.

Igartzako Monumentu Multzoa ibilbideko parte izango da eta honen ziurtagiria lehengo ostiralean Añanan egin zen ekitaldin jaso genuen.

Aurrerantzean ere,  Eusko Jaurlaritzako Basquetourrekin, eta Euskadiko ondare industriala elkartearekin elkarlanean, turismo industrialaren sustapenean lanean jarraituko dugu.