2019ko maiatzaren 14an Igartzako jauregiko patioan Tolosako Eduardo Mocoroa eta Beasaingo Loinatz musika eskolek kontzertu bat antolatu zuten. Ordu bateko elkartruke honetan bi musika eskolek harmoniaz jositako kontzertu bat eskaini ziguten. Vivaldiren “Udazkena” zoragarriaz gain, Pantera arrosaren eta Queen taldearen Bohemian Rapsody bezalako abestiak jo zituzten, hortaz, aniztasun handiko kontzertua dastatzeko aukera izan genuen.