PIRINIOETAKO BURDINAREN BIDEA erakusketa ibiltaria gurean da orain. Andorra, Katalunia eta Frantzia igaro ostean Euskal Herritik dabil. Apirilaren 15etik Maiatzaren 5era Igartzako Monumentu Multzoko burdinolaren erakusketa gelan dago ikusgai.

burdinaZertaz doa erakusketa?

Okzitania, Andorra, Katalunia eta Euskal Herriko zenbait erakundek, hainbat egitasmo bultzatu dituzte siderurgiaren eta honen jarduerak utzitako aztarnak eta ondarea ezagutarazteko. Honen adibide dugu “Pirinioetako Burdinaren Bidea” ibilbidea.

Ibilbide hau, Foru Aldundiarekin batera, burdinarekin lotura berezia duten udalerriek sortu zuten, horrela 2004an Pirinioetako Burdinaren Bidea antolatu zen. Honen helburua burdingintzaren jarduerari loturiko inguruak babestea eta ezagutaraztea da.

Europako Kontseiluak bere Kultura Ibilbidearen programaren barruan sartu zuen, honen bidez Pirinioetako burdinaren eta haren erabileraren gaineko ikerketa bultzatu; mugaz gaindiko lankidetza, ikerketa eta garapena sustatu; kultura alorreko turismo produktuak sortu; eta ekonomia eta gizarte garapeneko produktuak sortzea nahi da.

ERAKUSKETA

Apirilaren 15etik Maiatzaren 5era (biak barne)

            Ordutegia:

            Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00

            Asteburu eta jaiegunak: 11:00 - 14:00 / 18:00 - 20:00

            Aste Santuak (18-22): jaiegunetako ordutegia

 
 
 
EKINTZA GEHIGARRIAK
  • Apirilak 19 eta 21 + Maiatzak 1 eta 5
    11:30 Bisita gidatua “Tradizioa 0.0tik Industria 4.0ra: Etenik gabeko bidea”.
  • Maiatzak 4
    16:00etatik aurrera: Burdina artisau erara lantzeko tailerra.
  • Apirilak 29 eta 30 + Maiatzak 2 eta 3
    Ikastetxeei zuzenduriko bisita bereziak.