igartza-presa-ibilbidea.png

7. PRESA: XVI. mendeko zurezko presa

Presa ikusterako garaian, lehendabizi presaren erabilera azaltzen da:

  • Igartzan izan diren errotak eta burdinolak mugitzeko Oria ibaitik ekarritako ura erabiltzen zen. Energia hidraulikoa lortzeko beharrezkoa zen Oria ibaitik ura ekartzea presa baten bidez. Han ura metatzen zen eta ubide baten bidez errota eta burdinolako ur-edukiontzietara bideratzen zen.
  • Denboran zehar presa ugari izan dira Oria ibaiaren ubidean Igartzako multzoa urez hornitzeko balio izan dutenak.
  • Harrizko presa honek ia 300 urte iraun zuen eta 1982an eraitsi egin zuten, Oria ibaiak haztean sor zitzakeen arazoengatik eta ur-jauziak egiten zuen zaratarengatik.

Behin hau azalduta, bideoaren bitartez Arantzadi Zientzia Elkarteak eginiko ikerketa ikusi ahal da eta ondoren, Igartzako presaren eraikitze bideoa ere bai:

  • Harrizko presa faltatzean, ibaiaren emaria handiagoa zen, eta gorago zeuden sedimentuak desagertzen joan ziren. Higadura prozesu hau 1983ko abuztuko uholdeekin bizkortu egin zen, eta lokatz artean, egurrezko presa bat agerian gelditu zen metro batzuk goraxeago. 1987an, Aranzadi zientzia elkarteko talde batek indusketa arkeologikoak egin zituen eta, aipatutako egurrezko presa, Udal kiroldegiko lokal batzuetan utzi zuen.
  • Ibaian berreskuratutako presak egitura erraldoia du:
    • Egurrezko habe handiz eginda dago, ibaiertz batetik bestera 20 bat metro osatuz.
    • Habeak, bata bestearen gainean jartzen ziren, mailaka, eta bata besteari egurrezko krisketa batzuekin lotuta, ibaiaren mailaren gainetik, 4 metroko altuera hartu arte.
    • Egitura barnera harri-koskorrak eta hondarra bota zituzten. Frontea uretan gorago dago eta plano inklinatua osatzen du.
    • Oholtza istikatu batekin estalia dago, eta egiturari iltzez josia.
  • Egur ingeniaritzaren lekuko bakarra da presa eta ezaugarri horietakorik besterik ez dago jendearentzat ikusgai Europa osoan.