Martxoaren 15ean, Goiztiri AEK euskaltegiak ENKARGUZ deituriko ekitaldia antolatu zuen gure Igartzako jauregiko patioan. Korrika kulturala sustatzeko asmoarekin, ENKARGUZ ekitaldian Xabier Zabala eta Andoni Egañak, elkarrekin, sormenaren artisautza publiko aurrean garatzeko proposamena egin zuten. Prozesu honetan 20 parte hartzaile ezberdin egon ziren Xabier eta Andonirekin batera. Xabier Zabalak abestiaren erritmoa zein tonua markatzen zituen, bestalde Andoni Egañak partaideen ideiak jasotzen joan zen abestiaren atal ezberdinak sortzeko. Partaideek gai ezberdinak bota zituzten eta “Kapitain pilotua izan nahi dut” deituriko gaia ardatz bezala hartu zuten sormen prozesu bati hasiera emateko, eta prozesu honetan erritmoa, abestiaren helburua, hitz gakoak... erabaki zituzten.