Kalitate goreneko emanaldiez osatua egongo da lehen seihileko egitaraua. Ibilbide luzeko musikari, proiektu berrien sortzaileak eta herriko musikariek eskainiko dituzte beraien kontzertuak seigarren edizio honetan.
Urtarrilaren 24an izan genuen programa honetako lehen kontzertua. Dúo Cassado bikoteak, kontzertu benetan ederra eskaini zuten Igartzeko jauregian.
Hurrengo kontzertuak izango dira:
Otsailak 19 Imanol Jazz, Usurbe antzokian.
Martxoak 14 Igartza Musika bekaren azken edizioko irabazleak Igartzako jauregian.
Martxoak 27 Leioa Kantika korala, Andre Mari Zeruratuaren parrokian.
Apirilak 18 Sorkunde Idigoras piano jotzaileak “H30” izeneko jazz lan berria aurkeztuko du Igartza Jauregian.