Skip to main content

Igartza Musika 2025

2025·01·09
Igartza Musika 2025

Gaur urtarrilak 9an Beasaingo udalak urtarriletik ekainera bitartean Igartza Musika zikloa osatuko duten kontzertu ezberdinak aurkeztu ditu.IMG 20250109 WA0006

Zikloko lehen atal honetan zortzi emanaladi izango ditugu. Hauetatik 5 Igartzako Monumentu Multzoan izango dira, 1 Usurbe antzokian eta 2 Loinazko San Martinen Basilikan.

  • Lehen kontzertua urtarrilaren 19an izango da. “Denbora” izeneko azken proiektua aurkeztuko digute Mikel Urretagoiena Trio-k. Kontzertua arratsaldeko 19:00tan izango da Igartzako Jauregian.
  • Bigarren kontzertua, otsailak 14an izango da. Eñaut Zubizarretak “Doodem” proiektua aurkeztuko du Usurbe antzokian.
  • Hirugaren kontzertua martxoaren 9an izango da. Honetan 2024ko Igartza Musika Bekako irabazleen kontzertua izango dugu, Xurxo Morales eta Alejandro Costa izango ditugu. Kontzertua arratsaldeko 19:00tan izango da.
  • Martxoan jarraituz, hilabete amaieran, hots, 23an Ache Pa Ti taldea izango dugu Igartzako jauregian, “Bilakatzen” deituriko proiektua aurkezten. Kontzertua arratsaldeko 19:00tan izango da.
  • Bost. Kontzertua apirilak 6an izango da Igartzako jauregian, “Besaide” taldeak Irusta deituriko lana joko dute. Emanaldia arratsaldeko 19:00tan izango da.
  • Maiatzak 18an, Xarma Laukotea taldea izango dugu Igartzako jauregian. Kontzertua arratsaldeko 19:00tan izango da.
  • Ekainaren 13an Eñaut Elorrietak “Ateosteko Bira” proiektua aurkeztuko du. Kontzertu honi dagokionez, Loinazko San Martinen Basilikan izango da gaueko 20:00tan.
  • Ziklo honetako azken emanaldia ekainaren 28an izango da. Loinatz Abesbatzaren eta Sabadelleko Belles Arts Koruaren kontzertua izango dugu arratsaldeko 19:30tan Loinazko San Martinen Basilikan.
Igartzako monumentu multzoa
Kontaktua