Urteko 2.seihileko edo zikloa, uztailean hasi zen. Ordutik kontzertuak eskaini dira herriko hainbat txokotan; orain Igartza Musika eta udazken kulturalak bat eginik, ugariak izango dira Beasaingo ekitaldi kulturalak.
Igartza Musika Programan, urtea amaitu bitartean oraindik baditugu 5 kontzertu:
Urriak 22, 19:00tan
Igartzako jauregian
Lojnatz Abesbatzaren kontzertua
Azaroak 5, 18:30tan
Loinazko S. Martin Baselizan
Megaron Chamber Choir (Esloveniako abesbatza) Tolosako abesbatzen lehiaketan parte hartzen dute.
Azaroak 19, 19:00tan
Andre Mari Zeruratuaren Parrokian
Aitor Alvarez eta Oscar Rodriguez-en emanaldia
Abenduak 17, 19:00tan
Loinazko S. Martin Baselizan
Loinatz Abesbatzaren kontzertua
Igartza Musika Zikloaren baitan, Igartza Musika Beka ospatuko da abenduak 2an Igartzako jauregian. Egun osoa iraungo duen ekitaldia izango da. Musika ikasle ezberdinek parte hartuko dute, bekaren lehian. Ikusle moduan edonor gerturatu daiteke, eguneko edozein ordutan, betiere emanaldi bakoitzaren arteko atseden aldietan sartuz jauregira.