Basaberekin elkarlanean, urriak 24an 19:00tan garagardo dastaketa eskainiko da Igartzako Monumentu Multzoan.
Basaberen 3 artisau garagardo ezberdin dastatuko dira. Beasaindik kilometro gutxira, Lazkaon duten fabrikan ekoiztutako garagardoak. Goierriko 3 gazta ere dastatuko dira, artisau ogiarekin lagunduta.
Guztira ordubete inguruko iraupena izango du.
PREZIOA
16€ + plataformako gestio gastuak / pertsonako.
18 urtetik gorako artisau-garagardo zaleei zuzendua.