22. enpresa ekimen berritzaileen sariak banatu ditu Goiekik
2018·07·05
Alde batetik, Enpresa ekimen berriko proiektu onenaren saria Javier Martinezen IDDO proiektuak eraman du. Bestetik, Enpresan buruturiko proiektu berritzaile onena Lazkaoko Leberri enpresarena izan da; azkenik, Goierri Eskolako ikasleen arteko ekintzailetza proiektu garapen onena Birzitek proietua izan da. Jaxone Mendiola, Araitz Etxeberria eta Maider Aldasororena. Tablet bana jaso dute opari.