"Ruta del hierro de los Pirineos" kultur-ibilbideko kideek jarraipena eman diete gaur Igartza jauregian atzo hasi zituzten lan-bilerei, aurrerantzean ere elkarlanean aritzeko asmoz. Bertan, Andorra, Kataluinia, Frantziako  eta Euskal Herriko hainbat ordezkarik parte hartu dute. 

Ibilbidearen helburuak lau dira: batetik, Pirinioetako burdinaren eta haren erabileraren gaineko ikerketa bultzatzea; bestetik, mugaz gaindiko lankidetza, ikerketa eta garapena berrikuntza garaien lantzea; kultura alorreko turismo produktuak sortzea; eta ekonomia eta gizarte garapeneko produktuak sortzea.

Lan bilerez gain, Inguruko burdinari loturiko azpiegitura eta txokoak bisitatzeko eta ezagutzeko aukera izango dute ordezkariek. Tartean Igartzako Monumentu Multzoa eta bertako XVI mendeko egurrezko presa eta burdinola.