Maiatzak 17an izango da 2026ko Gipuzkoako Erroten Eguna, zehazki V. edizioa ospatuko da aurten. Horrela Aia, Antzuola, Arama, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Errenteria, Ezkio, Irun, Itziar, Larraul, Legazpi, Leintz-Gatzaga, Mendaro, Mutiloa, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Zerain herrietako errota ezberdinak balioan jarriko dira eskaintza eta jarduera ezberdinen bitartez.
Parte hartzen duten herrien artean, urtero bat aukeratzen da egun honi hasiera emango dion topaketa ospatu ahal izateko. Aurtengoa oso berezia izango da, Irungo Gordailuan antolatu delako maiatzak 9an. 10:00etan hasiko da ongi etorriarekin eta hitzaldi batek, mokadutxoak eta bisita gidatu batek jarraituko dute goiza borobilduz.
Hurrengo egunetarako ere egitarau zabala sortu da, herri eta errota bakoitzak duena publikoari zabalduz. Igartzan ez da errota soilik jarri nahi balioan, hau urez hornitzeko sortu zen azpiegitura hidraulikoa bere osotasunean erakutsiko da bisita gidatu berezi baten bidez. Maiatzak 17an Oria ibaiko uraren erabilera zuen garrantzia ikusiko da, bi bisita eskainiz: 11:30tan euskaraz eta 13:00tan gazteleraz. Ohiko bisiten prezioa mantenduko da.
Gipuzkoako Erroten Eguneko egitarau osoa hemen duzue kontsultatzeko. Egitaraua