Hasi da 2026ko Made in Goierri zikloa, Lemniskata Zientzia Elkarteak antolaturiko lau hitzaldi sorta.
Atzo, otsailak 27, zikloari hasiera emateko Goierriko Berrikuntza Poloa aurkeztu zen Iker Galparsoro, Carlos Ormazabal eta Pedro Álvarez-en eskutik. Eskualdeko lehiakortasuna, berrikuntza eta talentuaren garapena sustatzeko ekimena, hau osatzen dute LORTEK zentro teknologikoak, Goierri Fundazioak, Goierri Eskolak eta Goiekik.
Martxoko ostiraletan, guztiak 19:00tan, gainerako hitzaldiak izango dituzue Igartzako jauregian:
- Martxoak 6
ANE ALVAREZ UGALDE.- Finantza eta emozioen artean: zergatik huts egiten dugu finantza erabakietan.
- Martxoak 13
JOSE LUIS ETXEZARRETA GARIN- “Begirada osagarriak” liburuaren aurkezpena
- Martxoak 20
Zubiagatik ez da hitzaldirik izango. - Martxoak 27
MAITE FERNÁNDEZ AZCONA
Hormetan idatzitako historia: Ondarea zaintzearen erronkak Beasainen egindako eskuhartzetik abiatuta.