Azaroan bueltan da ZIENTZIAROA zikloa, Lemniskta elkarteak antolatua.

Zikloa 4 saiotan antolatua dago, lauak arratsaldeko 19:00tan hasten dira Igartzako jauregian.

  • Lehenengo saioa, zikloari hasiera eman ziona, azaroak 7an izan zen. “EL OJO DE LA BALLENA VS EL OJO HUMANO: ADAPTACIÓN PARA VER EN DOS MUNDOS” izenburupean, Elena Vecino Corderok besteak-beste lantaldean daraman ikerketa lanen berri eman zuen.
    Dagoeneko hitzaldi hau ikusgai duzue, Lemniskataren Youtubeko kanalean.
    Klikatu hemen
  • Azaroak 14ko bigarren saioan lau hizlarik hartu zuten parte:
    • Unai Mintegui del Olmo, Lortek-en dabil lanean eta bere jarduerez hitz egin zuen, tartean robotika eta informatikaren arteko uztarketak dituen aplikazioak..
    • Ane Lore Lasa Elorza sukaldariak bere ibilbidea azaldu zuen, Basque Culinary Center-eko ikasketetatik gaur egun kudeatzen duen Erre jatetxeraino.
    • Garazi eta Onintze Garrido Marcos, ahizpak. Biek Gizarte Antropologiako ikasketak burutu zituzten eta bigarren hezkuntzako irakasle eta tutoreak dira. Lanean aurkitutako behar batzuei erantzunez sortu zuten Gizakari proiektua azaldu zuten.

Hurrengo beste bi hitzaldiak, honakoak izango dira:

  • Azaroak 21.
    EL LADO VERDE DEL CONTINENTE BLANCO: CÓMO VIVEN LAS PLANTAS EN LA ANTÁRTIDA.
    Jose Ignacio García Plazaola eta Beatriz Fernández Marín, BEZ-EKOFISKO taldeko kideak.
  • Azaroak 28
    SALUD MENTAL EN EL DEPORTE DE ALTO NIVEL
    Ramón Cid eta Irati Mitxelena, goi mailako kirolariak.

Hitzaldiez gain, azaroak 3tik 16ra Beasaingo Erauskin plazan eta azaroak 17tik 30era Lazkaoko herriko plazan, zientzian, artean eta letretan esanguratsuak izan diren 24 emakumeren inguruko erakusketa antolatu dute Jakiunde-rekin (Zientzia, Arte eta Letren Akademia) elkarlanean.

Azkenik XII.Matematika Argazki Lehiaketa habian da, izen ematea abenduak 31ra arte zabalik egongo da hemen https://argizpi.fotogenius.es/
Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edota Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbideetara idatziz.