Maiatzak 4an PIRINIOETAKO BURDINAREN BIDEA-ren eguna izango dugu. Ibilbide hau europar Kontseiluak Ibilbide Kultural izendatua dago, Pirinioen bi aldeetan dauden burdin lantegi, meategi eta mineral honen bestelako loturarik izan dezaketen hainbat museo eta interpretazio zentru barneratzen ditu ibilbideak.
Igartzako Monumentu Multzoa ere ibilbide honen parte da, XVIII mendeko burdinolaren aztarnei esker. Eta zer izango litzateke Beasaingo industriaren sorkuntza burdinola hau gabe?
Hori dela eta, apirilak 16tik maiatzak 4ra bitartean Burdinolako erakusketa aretoan BEASAINGO INDUSTRIAREN HASTAPENAK izendatutako erakusketa antolatu dugu. Bertan, herrian garrantzia izan zuten industriarik esanguratsu eta handienei buruzko informazioa aurkituko duzue.
Honako ordutegia izango du:
- Asteazkenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
- Asteburuak: 11:00 - 14:00 / 18:00 - 20:00
Bestalde, Pirinioetako Burdinaren Bidearen eguna ospatzeko asmoz, bisita gidatua eskainiko dugu maiatzak 3an.
Bisita gidatua herrian barrena egingo da, Beasaingo industria/fabrika esaguratsuen kokalekuak ezagutu eta hauekin zerikusia izan zuten gertaerak edo bitxikeriak aipatuko dira.
Elkargunea Igartzako burdinolako erakusketa aretoa izango da, 16:30tan emango zaio hasiera. Pirinioetako Burdinaren Bidearen eguna ospatzeko asmoz antolatu den bisita gidatua denez, doakoa izango da; horregatik izen ematea beharrezkoa izango da, bisitari kopuru mugatua izango duelako.
Izena emateko ondorengo inprimakia bete behar da: IMPRIMAKIA
Igartzatik CAF-erainoko ibilbidea izango da, 2km inguru izango dira guztira eta azalpenak tarteko, 2 ordu inguruko bisita gidatua izan daitekeela aurreikusten dugu, beraz oinetako erosoekin etortzea gomendatzen dugu.
