Lemniskatako zientzia elkarteak “Made in Goierri” deituriko zikloarekin datorkigu martxoan Igartzako Monumentu Multzora Goierriko enpresa ezberdinen berri emateko asmoarekin.
Zikloa lau hitzalditan egongo da banatua. Laurak arratsaldeko 19:00tan izango dira Igartzako jauregiko patioan.
Lehen hitzaldia martxoaren 7an izango da. Teresa Cruz Sanchezek “Turismo Cientifico” deituriko gaia aurkeztuko digu.
Martxoaren 14an, “HINE: La energia que nos impulsa: 50. URTEURRENA eta EBOLUZIOA” hitzaldia izango dugu Manu Egañaren (HINE Groupeko pertsonen zuzendaria) eta Mikel Arrizabalagaren (HINE Groupeko Sail Juridikoko arduraduna) eskutik.
Hirugarren hitzaldia martxoaren 21 izango da, Itsaso Bolinagak (LORTEK –o negozioen garapenean eta taldeen eta proiektuen kudeaketan) eskainiko digu “LORTEK. Zer da eta zer egiten du” gaiarekin.
Azkenik, martoxaren 28n Patxi Albisu izango dugu, “Iparagirre 1950 – 2025: 75 urte” deituriko hitzaldiarekin emango diote zikloari amaiera.