Apirilaren 26an, dozenaka gazte eta heldu bildu ziren jauregian, Beasaingo institituak antolatutako "Enpresa eta erakundeen kudeaketa" mahai-inguruan. Bertan parte hartu zuten Aitor Imaz Ganzarainek (CAF), Amaia Aldasoro Iturbek (Elkarkidetza pentsioak), Itziar Esnaola Urquizuk (Aluminox) eta Iker Goikoetxea Mendozak (Kursaal). Koordinatzaile lanetan Jon Aizpurua Barandiaran (Euskadi Irratia) aritu zen.